POETA AKONPLEJATUAK ETA KONPLEJURIK GABEAK
Alots Gezuraga
Joxean Artze (Usurbil 1939): “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik”.
Bernardo Atxaga (Asteasu 1951): "Para mí la lengua no tiene que ver con la política, está más allá, es en todo caso una poética, forma parte de mi instalación en el mundo".
Bitoriano Gandiaga (Mendata 1928-Arantzazu 2001):
“Hemen
Euskaraz ez dakienak
Berak jakingo du
Zergatik ez dakien.
(kolono bat delako edo
inperialismoaren eraginez
bere Herriaren hizkuntza
galdu duelako)
Baina hemen
Euskaraz ez dakienak
Ez digu uzten
Euskaraz egiten.
(Inperialismoaren hizkuntza
inposatzen digu)
Baina eta hemen
Euskaraz jakin harren
Euskaraz mintzatzen
Ez denak ere
Ez digu uzten
Euskaraz egiten.
(Gehienetan halabeharrez,
inperialismoak sortutako erdal
giroak bultzatuta)
Erabiltzen ez bada
Hil egiten da euskara,
Ez da ezergatik, baina
Aipatzen dizut
Badaezpada.”
(Euskara hil egiten da, aspaldi,
Estatu propioa ez duelako, inperialismoak
eta bere ejertzitoak zapaldua dutelako)
Bernard Goihenetxe “Matalaz”-en kantua (Maule XVII. mendea) HERRIKOIA:
“Dolü gabe, dolü gabe hiltzen niz
Bizia Xiberuarentako emaiten baitüt.
Agian, agian, egün batez
Jeikiko dira egiazko Xiberutarrak,
Egiazko eskualdunak,
Tirano arrotzen ohiltzeko (botatzeko).”
Xabier LIZARDI (1896 Zarautz-1936 Tolosa), bere bertso baten moldaketa:
NAFAR PIZKUNDEA
Egizute nerekin
Estatu bidea.
Bildu dezagun nun nahi
asaben lorea.
Ta gaur danik gorritu
gure sukaldea.
Ni nor naizen? Asmatu.
Nafar pizkundea.