ADIERAZPEN IDEOLOGIKOA

ADIERAZPEN IDEOLOGIKOA

Alots Gezuraga


“El entresijo esencial de una nación, se compone de estos dos ingredientes: primero, un proyecto de convivencia total en una empresa común; segundo, la adhesión de los hombres a ese proyecto incitativo”. José Ortega Gasset “La rebelión de las masas”, 1937.

Gaur inoiz bezala, politika zer den argi eduki behar dugu: “Cualquier grupo social con un acervo de fuerza suficiente para alterar el complicado y siempre tenso equilibrio –recuérdese la imagen heracliana de la flecha y el arco- puede considerarse un potencial agente político. Lo primero que ahora necesita para convertirse en tal es cobrar conciencia de su propia especificidad objetiva y traducirla políticamente. Ello significa perfilar conscientemente su identidad en el plano ideológico, delimitar políticamente sus objetivos, esbozar con detalle suficiente las condiciones generales que posibilitan el mantenimiento y/o el desarrollo sin obstáculos de su lugar y su función en la historia”. Joseba Ariznabarreta “Euskadi, aproximación política” y “Pueblo y Poder”.

Politika egiteari uko egitea edo agente inperialisten esku uztea (gure Herrian alderdi politiko eta “bakaneko terrorismoak” ordezkatzen dutena), gure heriotza segurua da.

Boterea eta Herria gauza bera dira, boterea da Herriari errealitatea ematen diona. Berez, boterea bat da, plano kontzeptual baten bakarrik banatu dezakeguna.

Horrela, momentu honetan ez dugu, behar den neurrian, hiru botere sozialetatik bi: ez politikoa ezta ekonomikoa ere, baina hirugarrena edukitzera heldu ahal gara: botere ideologikoa. Hiru botere hauek lotuta doaz esan bezala, bat indartzean besteak indartzen ditugularik: jende gehiago gure ideologiaz errekurtso ekonomiko gehiago emango dizkigu eta botere politiko edo koertzitiboa gehitu, gure azken helburua.

Botere politikoa eta ekonomikoa neurtu ahal dira: armen kopurua edo Barne Produktu Gordina bidez, esate baterako. Botere ideologikoa, ordea, ez, horregatik inork ez dugu boterearen plano honetan gure burua besteak baino apalago ikusten. Pertsona normal batentzat, ezinezkoa da berea baino goi kultura bat dagoela onartzea, berea baino hizkuntza “modernoagoa”, bere herria baino historia hobea duen beste herri bat edo beste herri hobeagorik soilik (gure gurasoak gureak diren bezala). Nor izanaren harrotasuna berezkoa da. Baina militarki beste bategatik kontrolatua dagoen herria arazoak eta tranpak ditu bere burua aurrera ateratzeko baita plano ideologikoan, hori da gure errealitatea.

Ikastoletan Espainiaren historia irakasten da, bertatik irtetean, gure seme-alabek ez dira gai gure 40 baino gehiago diren Estatu buru edo errege bakar baten izena aipatzeko, eta gure historiaz ez dakit tutik ere ez (gure jatorria ezta gaurdainoko eboluzio historikoa). Era berean, ez dira gai espainolak “politika” delakoan sartzen dizkiguten ziriak saihesteko; zer esan orduan espainol eta frantses “eskola nazionaletan” ikasi dutenei buruz.

Hitz egiten nabilen eta behar dugun ideologia hau martxan da, “indar-idea” batzuk ditu, gure herrian errotzen ari direnak: gure Estatua indarrez inbaditua dugun herria gara, gure helburua Estatu hori askatzea da etorkizun bat edukitzeko: hezi gaitezen eta gure ingurukoak hezi ditzagun gure indarra handitzeko.

XXI. mende hau berriro NABARRAren mendea behar du izan, nafarroi Orreagako gatazka bien balentria errepikatzea tokatzen zaigu, frankoen inperialismoaren kontra eta gure Estatua sortzera eraman gintuana, gure gaurko errealitatetik abiaturik. Nabarrako Estatua gure historia da baina batez ere gure gaurko errealitatea: espainolek eta frantsesek menpean duten gure Estatua. Nabarrako Estatuaren errealitatea ukatzea irabazitako posizio bat galtzea da, eta hori politikan garesti suertatzen da.

Baina INDAR ideologikoak zentzua du ESTRATEGIKOKI zuzendua badago, orduan BOTERE ideologikoa bihurtzen baita. Horrela ezpada, inperialismoak errazegi indargetuko du: guretzako ezer inportanterik erabakitzeko boterea ez duten bere partidu sistema totalitarioan integratuz eta euren hezkuntza sisteman, non gure haurrak gure naziokoak ez baliran bezala hezi egiten dira, inperialismoak eraikitzen dabilen bere naziokoak baizik, horregatik: “Jakintza boterea da (“Knowledge is Power”, Francis Bacon).

Garaipena ez da itxaroten dabiltzanentzat, prestatzen direnentzat baino. Gure Herria prestatu behar dugu gure Estatua askatzeko aukera berri bat aprobetxatzeko gai izateko. Horretarako, gure Herritik ondo prestatutako buruzagi berriak sortu behar ditugu, une oro estrategia markatzeko, botere nahikoa dugunean sortuko den aukera ikusteko eta aprobetxatzeko.

Euskaldunoi lidertza bat falta zaigu eta falta izan zaigu, euskal buruzagiak (beraz, oraingokoak ez direla diot), askatasunera zuzenduko gaituztenak eta ez gure etsaien esku hiltzera. Estrategia markatuko dutenak, behin behineko Gobernu bat sortzera eramango gaituztenak, Nabarrako Estatuaren kimua.

Buruzagi horiek behetik sortutako proiektu batean erroturik egon behar dira, gizartean zabalera sendokoa eta ideologikoki ondo kohesionatua. Herrian oinarrituta beraz, bestela buruzagi horiek ere inperialismoarentzat helburu erraza izango baitira, bere egitura asimilatzaile eta errepresiboarentzat: euron lanpostuetatik edo euron familietatik erasotuz, hedabideak manipulatuz, eta beharrezkoa balitz, azken kartutxoa: errepresio polizial eta judiziala erabiliz.

Buruzagi horiek izan behar dira gure Herria askatasunerantz gidatuko dutenak aukera berri bat sortzean, 1936an edo XIX. mendean karlistadetan egon ziren moduko aukerak, gure herria armetan altxaturik zegoela. Edo eta pasadan gizaldiko 70. urteetan goranahizale batzuek gure herriaren kontra galdutako aukera bezala.
Esperantza beteriko hasberria den gizaldi honetan ere egongo dira aukerak, baina oraingoan etxeko lanak eginda eduki behar ditugu.

ONDORIOZ:
Gaur egun, gure Herrian sustraitutako ideologia BOTERETSU batek, gure Herriak berarekin identifikatzen dena, bakarrik eman ahal digu askatasuna lortzeko aukera bat: ideologia hori zabaltzea izan behar da gure estrategia epe labur eta erdira, eta bertatik sortuko da hobekiago prestaturiko jendea askatasunaren biderantz momentu bakoitzeko estrategiak edo urratsak markatuz.

“No es digno de ser libre el Pueblo que sufre pacientemente la esclavitud. Mas el pueblo que tiene encadenado el cuerpo, pero libre y altivo el espíritu, es desgraciada víctima, pero no vil esclavo.” Bizkaitarra nº 28, Areitz Orbelak”, Sabino Arana.
“El Estado no es una forma de sociedad que el hombre encuentra dada y en regalo, sino que necesita fraguarla penosamente.” José Ortega Gasset “La rebelión de las masas”, 1937.

LIZARDIren bertso baten moldaketa

NAFAR PIZKUNDEA
Egizute nerekin
Estatu bidea.
Bildu dezagun nun nahi
asaben lorea.
Ta gaur danik gorritu
gure sukaldea.
Ni nor naizen? Asmatu.
Nafar pizkundea.