INDAR-IDEIEN ZERTZELADA: GOBERNU EZA


INDAR-IDEIEN ZERTZELADA: GOBERNU EZA

Aitzol Altuna Enzunza




Espainiar edo frantziar Estatu totalitarioetan (inperialismoa totalitaritarismoaren semea baita), gobernu bakarra egon daiteke: inbaditzailearena, nahiz eta batzuetan kolonizatuen artean eta bere intereserako bitartekoak aukeratu, kolonizazioa bukatu artean, hau da, militarki okupatutako Estatuko herriaren desagerpena.

Ez da berria, Nicolás Maquiavelok XVI. Mendean horrela adierazi zuen: “Estatuak konkistatzean, esan bezala, askatasunean bizi izaten ohituak daudenez euron legeekin, hiru modu daude kontserbatzeko: lehena birrintzea, bigarrena bertara pertsonalki bizitzera joatea eta hirugarrena euron legeekin bizitzen jarraitzen uztea baina zergak kobratuz eta bertan gobernu oligarkikoak sortuz, zuri leialak. Gobernu horiek badakitelako printzeak sortuak izan direla eta ezin izango direla bere adiskidetasun eta botere barik mantenu”.

Gure kasuan hirurak egiten saiatu dira: Lehena zatiketa, gero Sartaldeko Nabarra honetan euren menpeko gobernuak sortzera (Bizkaia, Gipuzkoa, Arabako Juntak, gaur “Gobierno vasco”), baina baita kolonoen bidez eurek lurraldea okupatzea edo bertakoen indarra ahultzea behintzat, karlistades ostean edo 70. hamarkadan. Nafarroa Garaian birrintzera jo zuten. Orain, herria ahulduta, zuzenean agintzen dute, bitarteko barik.

Iparraldean, bitartekariak edo Junten ekibalenteak erabili zuten Erreboluzio frantsesean garbiketa egin arte. Hala ere, Munduko II. Gerratera arte ez zuten lortu “frantses” sentimendurik zabaltzea euskaldunen artean. Orokorrean gure herria ahultzera joan dira, XVII. mendetik Iparraldea atzeraka doa, Baiona esaterako, inportanteagoa zen mila bider orduan orain baino.

Gizakiaren historia bezain zaharra da. Militarki okupatua dagoen Estatu batean, Gobernu ofizial bat bakarrik egon ahal da, inperialismoak inposatzen duena. Gobernatzaile hauek inperialisten adostasunarekin bakarrik gobernatu dezakete: inperialisten epaile, lege eta ejertzitoetan oinarritzen da euren boterea, horregatik inperialismoari atxikimendua osoa da.

Inbaditutako Estatu baten Gobernua erbesteratzen da, klandestinitatean dabil edo desagertzen da, azken hau da nafartarron kasua 1620tik eta askatasuna lortzeko zailena.

Inperialistek onartutako “Euskal edo Nafar Gobernu” bat ez da benetakoa, izen soila eta hutsa bakarrik, ez du gure herria ordezkatzen, inperialisten interesei bakarrik erantzuten baitu gure artean traidoreak hautatuz, eta inperialisten interesei erantzuten dute bakarrik, gure herriaren indarraren bildur diren heinean “bitarteko” gobernu hori mantenduz.

Horrela, hauteskundeak gure indarra neurtzeko balio diete inperialistei, ahulduz gero, eurak zuzenean agintzeko bitartekarien lana bukatzeko. Inperialisten interesei erantzuten duten hauek kolaraboratzaile hutsak dira, gure herriaren borrero, ez jakintasuna ez da argudio baliagarria politikan (egongo balitz).


ADIBIDE BATZUK MUNDUAN

1 Javier Ortizek, azaroak 21ean el “Publico” hedabidean idatzi zuen:
Un alto mando del Ejército de los EEUU destacado en Afganistán ha declarado: "El problema no es ganar batallas; podemos ganar todas que haga falta. El problema es ocupar el territorio". Lo más chocante es que lo ha afirmado con gran solemnidad, como si fuera un hallazgo suyo, cuando se trata de una verdad más vieja que Matusalén. Dejando a un lado la baladronada sobre su capacidad para ganar todas las batallas que les haga falta (alguna han perdido), el hecho es que, en efecto, cuando lo que unas Fuerzas Armadas se plantean no es imponerse en un enfrentamiento concreto sino ganar una guerra, no les basta con zurrar durante unas horas al enemigo a base de bien y dejarlo hecho migas. Luego tienen que administrar el resultado. Y para ello resulta obligado quedarse sobre el terreno. Es un inveterado escollo contra el que han chocado todos los imperios. Lo tuvo Alejandro Magno. Lo tuvo Atila. Lo tuvo Julio César. Lo tuvo -vaya que sí lo tuvo- Napoleón Bonaparte. Lo tuvo Adolf Hitler. Uno puede abrirse paso a sangre y fuego y llegar hasta los Urales a tiro limpio. Gran hazaña. Pero, una vez que está allí, ¿qué hace? ¿Volverse para casa en el siguiente tren o quedarse a vivir?.

2 Irakeko okupazioa adibide giza har dezakegu: bertan, amerikar ejertzitoa dagoen bitartean, bera da subirano. Estatu Batuak ez du sekulan onartuko bere interesen kontra dagoen alderdi politikorik. Bitartean, bere aldeko gobernua eraiki du eta amerikar ejertzitoaren lana egingo duen polizia. “Erresistentzia armatua” desagertzen denean ez dira amerikanoak “joango”, mehatxuaren bidez kontrolpean jarraituko du Irak.
Gure kasua diferentea da, urte gehiago baitarama inbaditua gure Estatuak.

3. Tibet eta Nafarroaren arteko ezberdintasun nagusiena, Tibeten bertan gobernu txotxongilo bat dagoela da (Nafarroan batzuk) eta atzerrian mundu guztiak Tibeteko benetako gobernutzat hartzen duena (eta guk ez duguna). Bitartean Txina tibetar herria ahultzen doa, euren historia moldatuz, orain “mendietako txinatarrak dira”, bere hizkuntza gutxiesten dute txinatar hizkuntz unibertsalaren aurrean (armen bidez lortzen du hizkuntza batek mundura zabaltzea), eta tibetar herria txinatarra balitz bezala hezi egiten dute. Baina momentuz ez dute tibetar herria hain erraz engainatzerik lortu eta errepresio armatura jotzen dute behin eta berriz.

Ezaguna egitez zaizue?.