Herriko Tabernenen bahikuntza koloniala
Alots Gezuraga
Herriko Tabernak “ixteko” baimena eman du Espainiako epaile batek. Harritu ez du inor harritu, baina ez da lapurreta bat. Lapurtzea jabeari ondasun bat kentzea da eta legearen kontra egiten da, poliziak harrapatuz gero, epaileek kartzelara bidaltzen zaituzte. Beraz, Herriko Tabernena ez da lapurreta, zer da orduan? bahikuntza koloniala.
Gu ez gara legegile, lege hartzaile baizik, Pako Aristik ongi azaltzen duen bezala, beraz ez da ezta Estatu bahikuntza delitu bategatik, euskaldunak gure Estatua okupaturik baitugu. Herriko Tabernetan egiten doazena kolonialismoaren parte bat besterik ez da.
Wikipediak esaten digu zer den kolonialismoa: “Oro har, herrialde boteretsu batek ahul baten gainean ezartzen duen sistema politiko, ekonomiko eta kulturala”. Behin armaz konkistatuz eta gero, lurraldea indar inperialisten legepean zelan mantentzen den ere oso erreza da jakitea, hainbat tokitan egin baita edo egiten ari da eta: “kolonizaturiko erakunde politikoak deuseztatzen ziren eta zuzenean metropoliko gobernuagatik kontrolatutako gobernuak ezartzen ziren”, hau nafarrok soberan ezagutzen dugu, are gehiago gaur egun, Foruek kendu zizkigutenetik.
Beste hau ere ia ohar gabe pasatzen bada ere, argi dago horrela dela, Wikipediari jarraituz: “Hainbatean egitura sozial eta kulturalak ere inposatzen zaizkie kolonizatuei”, horrela eskolako ikasgaiak, irrati, egunkari eta albiste gehienak inperialismoak ezarritakoak dira gure lurraldean. Kolonialismoaren azken helburua jakitea ere oso erreza da: “Lurralde berrietako baliabide naturalak ustiatzea (kafea, kakaoa, azukrea, kotoia, meatzeak, etab.)”…edo Herriko Tabernak. Azken batean, gure Herriaren desagertzea.
Orain Herriko Tabernetako jabe zuzena Espainiar Estatua egin da. Bertan bere “Casa del Pueblo español” edo muntatu ahal du, edo errazago, saldu eta irabazitako guztia gure Herria “zaintzeko” ezarri diguten armada mantentzeko edo eta euren errege koroaren familia amaiezina ordaintzeko erabili ahal dute.