HERRI-EXISTENTZIA
Inperialistek euskarari egiten dizkieten erasoak, ez dira hizkuntza bati eginikoak, herri oso bati baizik. Hizkuntzak ez dira erasotzen (ez bada baldarkeriaz hitz egiten direlako), erasotuak, hizkuntza horiek hitz egiten ditugun pertsonak gara. Euskal Herrian erasotua ez da gure hizkuntza, euskaldunak baizik.
Herri menperatu baten hizkuntza, gutxitutako hizkuntza da beti: “Historian zehar edo gaur egun, bazterketa, jazarpena edo debekua pairatzen duen hizkuntza oro jo daiteke gutxitutako hizkuntzatzat”. Egunero bizi dugun egoera da, eta horrek ohitzea ere ekar dezake. Normala ez dena, normaltzat hartzea.
Herri menperatu baten hizkuntza, gutxitutako hizkuntza da beti: “Historian zehar edo gaur egun, bazterketa, jazarpena edo debekua pairatzen duen hizkuntza oro jo daiteke gutxitutako hizkuntzatzat”. Egunero bizi dugun egoera da, eta horrek ohitzea ere ekar dezake. Normala ez dena, normaltzat hartzea.
Gurea bezalako nazio menperatu batek, menperatuen konplexu guztiak ditu: gure menperatzaileek euren egokitasunera moldatutako historian sinestea, euren mugetan eta euren araudiarekin euren hauteskunde eta administrazioan parte hartzearen etengabeko frustrazioa, kultura eta hizkuntza menperatuaren ordezkapena menperatzailerena “ontzat” eta “naturaltzat” hartuz (prozesu horretan nahiko aurreratua gaude gainera) eta abar. Baita, euskaldunak etengabe erasotuak izan gaitezkenaren “normaltasuna” (http://nafarzaleak.blogspot.com/2015/12/250-anos-de-leyes-contra-el-euskera-y.html).
Euskarak, Nafarroako Erkidego Foralean edo Iparraldean, jasaten dituen murrizketak eta erasoak, edo EAEn aurrera egiteko dituen arazoak, normaltzat hartzen ditugu: “Nire hizkuntzak zure Estatuaren oinarriak astintzen baditu, horrek esan nahi du, ziur asko, zure Estatua nire lurrean eraiki duzula” (Ape Musa, idazle eta intelektual kurdua 1920-1992). Espainia eta Frantzia Estatuetan, euskaldunak, espainola eta frantsesa ikastera behartuak gaude, baina euskara erabiltzeko eskubidea ez dugu bermatuta.
Gure hizkuntza ikasteko edo hitz egiteko ditugun eragozpenak eta ezintasunak, ez genituzke onartuko beste esparru guztietan: ez dugu inork gu lapurtzen uzten, ez ditugu sexu erasoak onartzen edo norbait hiltzea. Baina gutxitan aurre egiten dugu gure hizkuntza erasotzen dutenean, aztoratu bai, ekintza zuzenak bideratzea eta antolatzea ez, hor bai jotzen ditugulako Estatu okupatzaileen lege eta epaileak “arrotzak” bezala, gureak ez direnaren ziurtasuna dugu orduan, euskaldunen etsai sutsuak.
Gure Estatua berreskuratzea gaurko arazo larriei erantzuteko beharrezkoa dugu: berrikuntzan dugun atzerapenari (ekonomian), inmigrazioari, enplegu politika desegokiari, emakumearen diskriminaziori, euskaldunok jasandako errepresio politiko-judizialari… eta gure hizkuntzaren egoera negargarri. Horiek ez dira “naziogintzaren” zereginak, horiek Estatu baten antolakuntzaren elementuak dira.
Beraz, euskaldunok behar duguna gure Estatua da, horrek emango baitigu ditugun arazoak konpontzeko lanabesak. Baina ez dugu zertan berri bat eraiki, zorionez, guk Estatu bat badugulako, espainolek eta frantsesek armen bidez menperatu, zatitu, bere historia manipulatu eta politikoki desaktibatu dutena: Nabarra Estatua, Euskal Estatu okupatua. Estatu propio barik, gure identitatea galdua zen aspaldi, hizkuntza barne. Estatu propio batekin, euskaldunak ez dugu gure etorkizuna bermatuta, baina oso argi dagoena, Estatu propio barik, euskaldunak jai dugula.
Euskaldunak nazio gisa bizirik irauteko lehenengo eta garatzeko ondoren, ezinbestekoak diren baldintzak zeintzuk diren eta haiek gauzatzeko bideak behin betirako finkatu behar ditugu. "Talde edo giza banakako estrategiatik herri estrategiara pasatu beharra daukagu, gure herriaren errealitatearen diagnostiko amankomuna finkatzea, diagnostikoan oinarriturik burujabetzaren bidean hartu beharreko neurriak eta bitarteko pausuak adostea. Hortaz, euskaldun guztiok ados gaude".
Baina euskaldunok ez dugu herri edo nazio eztabaidarik behar, horretan ez dugu zalantzarik eduki behar eta. Euskaldunak behar duguna, gure nazioaren etorkizuna bermatzen duen egitura politikoa da, gure Estatua berreraikitzeko estrategia: Estatua Berreskuratzeko Biltzar Nazionala osatzea, duen izena duelarik. Nazio kontzientzia horretan, nafar Estatu zapalduaren kontzientzia duen oro sartzen da, euskara jakin edo ez.
Oraindik irakur dezakegu politikariei horrelako esaldiak: “Arazo handiak daude euskal herritar nor den edo izan litekeen erabakitzeko. Herritartasuna ikuspuntu bat baino gehiagotik osa daiteke. Batzuentzat, kultura ezaugarri jakin batzuk betetzen dituztenak dira euskal herritar: euskaraz egitea, esate baterako; beste batzuek jatorriari begiratzen diote: norbera eta norberaren arbasoak Euskal Herrian jaioak izatea; beste batzuek lurraldetasunari soilik: Euskal Herrian bizitzea; eta abar.”.
Estatua duten herriek edo nazioek ez dute “indefinizio” arazo hau, lege bat jartzen dute eta betetzen dutenak dira Estatu horretako hiritarrak, beste oro ez. Andorran, esate baterako, 25 urte ondoren lortzen da hiritartasuna; Suitzan, etapa ezberdinetan lortzen dira bozkatzeko eskubideak, lehenengo auzoko arazoetan parte hartzekoak, gero udalerrikoak, gero kantoizkoak eta azkenean nazionalak; Espainian eta Frantzian ere epe eta baldintza batzuk daude hiritartaduna lortzeko, objektiboak (hizkuntza, kultura, historia eta politika antolakuntzako azterketak), eta beste batzuk momentu politikoaren eta interesen arabera aldatzen direnak “el interesado deberá acreditar buena conducta cívica, y suficiente grado de integración en la sociedad española”, Frantzian ere existitzen dena (Ikus: http://nafarzaleak.blogspot.com/2014/08/la-nacionalidad-y-quien-es-nabarro.html).
Baina Estatu batek hiritartasuna eman edo inposatzen dizu, ez nazioa. Nazioa ezin da inposatu edo eman, nazio batekoa izatearen kontzientzia giza banakako bakoitzaren baitan baitago (definizioz), eta Estatuek ez daukate indar nahikorik kontzientzia hori bat-batean aldatzeko, nazio horren desagerpen fisikoaren bitartez ez bada edo herri horren ordezkapenaren bidez.
Estatu menperatuek eta Estaturik gabeko nazioek bakarrik dugu subjektu politikoa nor den definitzeko arazoa, oso erraza danean: Estatua berreskuratzearen aldekoak gara “gu”. Estatua berreraikitzean hiritarrak guk ezarritako legeak betetzen dituztenak izango dira, munduko beste Estatuetan bezala.
Euskal sena duen bati ezin zaio beste naziorik inposatu, baina bai jaio ez diren bere belaunaldiak horretara behartu. Horregatik, euskaraz hitz egin eta euskal sena dugunok gara euskaldunak, eta subjektu politikoa izango gara indar nahikorik metatzerik badugu, bestela, gure herri menperatu honek ez du etorkizunik. Baina ez da nahikoa euskaraz hitz egitea, gure herriaren etsai diren inperialisten artean badaude euskaraz dakienik, oraindik gutxi batzuk badira ere.
Estatu menperatuek eta Estaturik gabeko nazioek bakarrik dugu subjektu politikoa nor den definitzeko arazoa, oso erraza danean: Estatua berreskuratzearen aldekoak gara “gu”. Estatua berreraikitzean hiritarrak guk ezarritako legeak betetzen dituztenak izango dira, munduko beste Estatuetan bezala.
Euskal sena duen bati ezin zaio beste naziorik inposatu, baina bai jaio ez diren bere belaunaldiak horretara behartu. Horregatik, euskaraz hitz egin eta euskal sena dugunok gara euskaldunak, eta subjektu politikoa izango gara indar nahikorik metatzerik badugu, bestela, gure herri menperatu honek ez du etorkizunik. Baina ez da nahikoa euskaraz hitz egitea, gure herriaren etsai diren inperialisten artean badaude euskaraz dakienik, oraindik gutxi batzuk badira ere.
Nikolas Makiavelok esan bezala, “zailagoa da menpe bizi den nazio bat askatzea, librea den bat menperatzea baino". Erresistentzia da gure herriaren existentzia, euskara da gure “herri-existentziaren” ezaugarririk argiena eta garbiena. Abenduaren 3a, euskara eta Nafarroako Estatuaren Eguna da, txanpon beraren bi aurpegiak.